XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zure etxebizitzak horrelako babesgailurik ez badu instalarazi ezazu bat.
Hona hemen etxe-tresna elektrikoak erabiltzen direnean zertaz arduratu behar den batez ere: - Ez erabili aparatu elektrikorik bustita bazaude.
- Desentxufatuta eta haurren eskueratik urrun gorde aparatuak.
- Ez manipulatu edo garbitu aparatuak desentxufatu gabe.
- Makina handietan eten itzazu ur- eta elektrizitate-hornidurak erabili behar ez dituzunean.
- Ez erabili berogailu elektrikorik bainugeletan .
- Ez erabili berogailurik gortina aurrean edo mahai azpitan.
- Ez konektatu entxufeak onartzen duen baino potentzia handiagoko aparaturik (gehienetan entxufeek ez dute 1000 W baino gehiago onartzen ez badaude berogailuentzat edo erabilera berezietarako pentsatuta).
- Lehorrean garbi itzazu aparatuak edota arreta handiz, parte elektrikoak busti ez daitezen.
- Extraktoreei eta suburuei kendu bertan ezartzen zaien koipea.
- Ez ezazu makina elektrikoz bizarrik moztu bustita baldin bazaude.
- Azterrerazi ezazu aldizka zure etxeko lurrera jartzeko konexioa.
- Ez erabili tutueriarik lurrera jartzeko konexiotako.